Euskal Musika

EHMUSIKAZBLAI

kontaktatu gurekin!Euskal Musika

Ongi etorri

Kaixo lagunok!

Musikaz blai jarri nahi duzue? Hau da ba zure Webgunea! Sartu eta Euskal musikaz gozatu!

Hainbat gauza ikasiko ditugu guztiok batera, hainbat tresna erabiliz. Teoria egongo da, baina aldi berean bideo praktikoak. Gaur egungo playlist eguneratuenak…

euskal gitarra

Hemen aurkituko dituzu euskal musikari buruzko datu interesgarrienak. Hasteko, testuinguruan kokatzeko, historia pixkat eskuragarri izango duzue. Euskal musikaren jatorria, zer aldarrikatzen duten, nola joan den garatzen…

Ondoren, euskal musika mota esanguratsuenen azalpena dago. Argi dago, estilo denak jorratzen direla baina batzuk beste batzuk baino pisu handiagoa dute, Rock-ak esaterako. Horrekin batera, estilo bakoitzeko musikari eta musika-talde ospetsuenak aipatzen dira, inspirazio iturri bezala erabil daitezkeenak: Ken Zazpi, Gatibu, Itoitz, Gozategi…

Euskal Musika entzuten berria bazara edo ez baduzu zure arreta deitzen duen abestirik bilatzen, orri oso bat duzu eskura gogo-aldarte desberdinetarako playlistekin: festa giroa, lasaitasuna, egunerokotasuna, motibagarriak…

Hamarkada desberdinetako abestiak daude, beraz musika klasikoagoa gustatzen bazaizu, ez desanimatu Anje Duhalde, Ruper Ordorika edo Mikel Laboa bezalako abeslarien kantuak ere txertatu ditugu.

Ostean, egutegi batean hurrengo hilabeteetan izango diren kontzertu eta jaialdiak ezarri ditugu. Izaro, Su Ta Gar, Huntza, Bulego eta beste hainbat talde euskaldun. Euskal Herriko edozein lekutakoa bazara ere, Iruñea, Donostia, Bilbo, Vitoria-Gasteiz gertuan izango diren kontzertuak ikusi ahal izango dituzu.

Azkenik, musikaren inguruko berrietaz informatuta egoteko, azken berriak izeneko atal bat sortu dugu. Bertan, taldeen diska berriak, abesti berriak, talde berriak, proiektuak… daude ikusgai. Edozein gomendio, iruzkin edo iritzi izanez gero, orri oinean dagoen iruzke¡inetako kaxan utzi.

Gozatu!!!

eu