Motak

Euskal Herriko musikan estilo desberdinak jorratzen diren arren, batzuk beste batzuk baino garrantzi handiagoa izan dute historian zehar.

FOLK
Alos Quartet: Resucitando a Oskorri en su 20º aniversario (+ entrevista) |  bilbaoenvivo

70. hamarkada inguruan, folk estiloa nagusitu zen Euskal Herrian Oskorri taldearen sorrerarekin. Hauen ostean, kantautore desberdinak agertu ziren eta folkak berebiziko garrantzia izan zuen 80. hamarkada hasieraraino. Beste abeslari oso famatu bat Ruper Ordorika da, oraindik ere disko berriak ergitaratzen ari dena.

PUNK
La última batalla de La Polla Records

80. hamarkadan krisi ekonomiko eta sozial batean murgildu zen Euskal Herrian, hori aldarrikatzeko Londresetik mugimendu punkia agertu zen. Talde gehienek erderaz abesten zuten: Eskorbuto, La Polla Records… Hala ere, noizbehinka, euskarazko abestiak publikatzen zituzten. Adibidez Hertzainak taldeak, Ta zer ez da berdin abestia argitaratu zuen.

POP
Tres Sesenta Festival - La Moda o Ken Zazpi, en la nueva edición de Tres  Sesenta Festival

2000. urtetik aurrera pop estiloa nabarmen hazi da eta aipagarria da Ken Zazpi taldearen nagusitasuna. Gaur egun, geroz eta talde gehiago agertzen doaz, bulego edo nogen esaterako. Pop-a euskara bultzatzeko instrumentu modura erabili izan da. Horrez gain, gaur egun, gazte asko eta askok rock musika taldeak sortzen dituzte eta estilo honek arrakasta izan du euskaldunen artean eta baita Euskal Herritik kanpo ere.

RAP
Mikel Martínez y La Basu, Farolín y Zarambolas de los Carnavales de Bilbao  2018 | Pueblos y Ciudades | EITB

Era berean, rap estiloa gutxinaka gutxinaka indarra irabaziz doa baina, esan beharra dago oso artista gutxi animatzen direla euskal rap-a sortzera. Azpimarratu beharra dago, La Basu eta Ane Guria bezalako raperak emakumeen presentzia indartzeaz gain, euskara hizkuntza ere bultzatzen dutela.

BERTSOLARITZA
Bertsolaritza mahai gainean, Udako Ikastaroetan - Diario de Noticias de  Navarra

Azkenik, Euskal Herria definitzen duen estilo aipagarriena bertsolaritza da. XIX. mendetik aurrera garatu zen nahiz eta lehen arrastoak lehenagokoak izan. Inprobisatuz bertsolariek errimadun kanta bat asmatu behar dute oso denbora tarte txikian. XIX. mendeko bertsolari famatuenak Pernando Amezketarra, Bilintx eta Xenpelar izan ziren. Jorratzen zituzten gaiak, gertaerak ziren gehienbat. Garai hartan ez zegoen emakume bertsolaririk, denak gizonezkoak ziren. Gaur egun aldiz, emakume gehiago animatzen dira bertsoak egitera eta aipamen berezi bat egin behar zaio Maialen Lujanbiori 2009an Bertsolari Txapelketa irabazi zuen lehen emakumea bihurtu zelako. Gaur egungo bertsolari ospetsuenetariko batzuk honako hauek dira: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Miren Amuriza, Maialen Lujanbio…

BIDEOA

Hemen aurkezpen bat duzue era labur eta bisual batean aurretik esandako estiloen laburpenekin:

eu