Argazki bat atera eta zauden unerako playlist aproposa gomendatzen dizun aplikazioa

Mugikorraren kamerarekin ateratako argazkian dauden elementuak antzematen ditu, adimen artifizialaz baliatuta. Garbiketarako, gosaltzeko, lagunekin egoteko, dutxarako, kirola egiteko, sexua izateko edo parrandarako soinu banda egokia aukeratzeko aplikazioa da Playlist for Spotify. Zerrendak bilatzeko hainbat app dauden arren, honek badu besteengandik bereizten duen ezaugarria, mugikorrarekin ateratzen duzun argazki baten araberako bilaketa egiten baitu. Alegia, adimen artifizialaz baliatuta, argazkian agertzen diren elementuen araberako musika gomendatzen digu aplikazioak.

Playlist for Spotify aplikazioa
Playlist for Spotify, barrutik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

eu