Juergasmotik saunara, trikitixa eta pandero doinuan ospatu dugu Leturiaren urtebetetze eguna!

Xabier Berasaluze “Leturia”k 68 urte bete ditu gaur, eta egutegian gorriz markatutako eguna aitzakia hartuta, Tapia eta Leturia bikoaren onenak entzun ditugu “Dida”n!

Pandero-jolea izateagatik ezaguna dugun arren, bestelako lan asko egin ditu Leturiak bere 68 urteko ibildean.

Besteak beste, bankari ere izan da billabonarra. Gaur egun, irribarre batekin eta panderoa eskuartean duela ikusi dezakegu, musikaren bitartez alaitasuna zabalduz.

Leturiaren ibilbide profesionalen errepasoa egin du Andrea Aranburuk “Dida!”n, Tapia eta Leturiaren abesti mitikoez baliatuta. Besteak beste, “Juergasmoan” diskoko Hik lan eta nik jai eta Compostelako erromesa klasikoak entzun ditugu antenan. Gainera, Galdurikan nago abestiaren atzean dagoen istorioaren protagonista Mikel Markez musikaria dela kontatu digu Julen Telleriak.

Euskal Herriko plazak alaitzen eman dituen 47 urte hauetan, garai berrietara egokitzen asmatu du Leturiak. Izan ere, aurten Dupla bikoaren Eromeria abestian kolaboratu du, Tapiarekin batera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

eu