Playlist-ak

Atal honetan, 4 playlist-ekin gatoz. Euskarazko eta euskal abeslarien kantuak 4 mota desberdinetan banatuta: Erromeria, Egunerokotasuna, Lasaia eta Euskal Rock-a.

Lehenbizi, erromeria kantuak dauzkagu. Itzelak dira jaietan entzuteko eta barre batzuk botatzeko lagun artean. Kupela da gehien entzungo duzuen taldea, baina badaude beste talde interesgarri batzuk: Etzakit, Alaitz eta Maider…

Jarraian, gure egunerokotasunean entzun ditzakegun kantak dauzkagu: etxean, ikastolan, kalean, kotxean… Gure eguna aurrera eramaten motibatuko gaituzten abestiak; hemen aurkituko dituzu Huntza, Vendetta, Gatibu, En Tol Sarmiento…

Ondoren, lasaiagoa den musika ere badaukagu. Kontzentratzeko, lo egiteko, irakurtzeko… entzun dezakegun musika da. Gehien entzungo ditugun taldeak eta abeslariak Ken Zazpi, Nogen, IZARO… dira.

Azkenik, euskal rock-eko abestiak dauzkagu; rock-a gustatzen zaien pertsonendako playlist perfektua. Kontzertuetan, kotxean, lagunartean… entzuteko itzelak dira. Brigade loco, Azken Sustraiak, Rotten XIII… entzungo ditugu.

Ze abesti gehituko zenukete playlistetara! Emaiguzu zure iritzia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

eu